XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burulehen berriaren mintzaldia.

JAUNAK,

Lenengo, nere biotz biotzetik agur bero bat egin bear dizutet, emanaz zuei, Biltzarkide guztiei, esker ugariak zuen buru izateko gaur izendatu ta aukeratu nazutelako.

Euskalzaleen-biltzarrak aurtengo billera egiteko Ustaritzko erria aukeratu zuala ta ezin aukeratu zezakean toki ederragorik; gaur goizean bildu geran tokia baño egokiagorik ezta izango euskal-billera bat egiteko.

Bertan biltzen ziran gurasoen-gurasoak, Laburdiko onaren alde beren erabakiak artzeko.

Eta gauza onek, oldozkun onek, ekartzen dit burura egun eder, egun zabal, askatasuneko egun aien gogorapena, eta naiz-ez-ta ere ordungo euskalizaera eta gaurkoa alkarren aurrean jartzen ditut, eta zer negargarria ta zer illuna arkitzen det gaurko gure izatea, gaurko gure euskal-bizitza!.

Len, gure buruaren jabe giñan, len gure legeak geok egiten giñuzen guretzat; eta zeñek egingo du bere legea norberak baño obetogo?.

Orain berriz guretzat legeak erbestean egiten dituzte, ta esan liteke gure adimena galtzen goazela, euskualdunak gerala ere ia astu zaigu.

Esango da, noski, gaur euskalduna ongi bizi dala; egia da, gorputzez ongi gera, naiko ondasun ba daukagu, bano gogoa, anima galdua daukagu.

Gai onetzaz itzegitian gogoratzen zait xuberotarren kanta eder bat, bere itzetan esaten du: Txorinuak kaiolan trixterik du kantatzen, dialarikan zer jan zer edan kanpua desiratzen, zeren, zeren, libertatia hoin eder den.

Guri ere orixe bera gertatzen zaigu, ba degu zer jan ta zer edan, bano euskaltasuna galtzen da ziaro, ta emendik urte batzuetara gauzak ola badijoaz, gure erri ontan ez da ezer euskaldun geldituko izena besterik.

Ez, euskaldun zintzoak gerala esaten dagunak, ezin utzi ta ikusi genezake ori; gure eskuetan dago Euskalerria jaso ta goratzia, eta alegin guztia jarri bear degu lan orretan.

Lenengo beinzat, jaso bear degu gure mintzo ederra, gure euskera maitagarria; esan oi da, bere mintzoa edo izkuntza galtzen ezduan erria ez dala ilko.

Bear degu bada euskera sendotu ta zabaldu; galdu dan tokietara eraman berriz, ta mintzatzen dan tokietan maitetasunez inguraturik gorde, zain dezatela.

Orretarako dago jarria gure baskun edo soziedade Euskalzaleen-Biltzarra.

Zabaldu dezagun bada, Euskalerriko bazter guztietara euskalzaletasun au, guretzat ludi edo mundu guztian izan litekan gauzik ederrena bezela, esanaz alde guztietan euskaldunak gera.